#Capaces15N parte hartu.

Ahultasun handiko gutxiengo bati ahotsa eman nahi diogu, hala nola gaixotasun neuromuskularrak dituztenei, haien gabeziak eta beharrak gero eta handiagoak direla ikusten baitute. Eta gizartearen aurrean ikusgai izan nahi dugu, gure egoera ezagutu eta uler dezan.

Gaixotasun neuromuskularrek ez dute gure bizitza gerarazten, eta gaixotasun horiek dituzten pertsonak aurrerantz begiratzeko GAI sentitzen gara. Bidaiatzeko, familia bat osatzeko, lana izateko, gure ametsak jarraitzeko eta, zailtasunak zailtasun, geure bidea egiteko gai dira, gure eta besteen onena ateraz.

Baina ezin dugu bakarrik egin. Administrazio publikoen, enpresen, erakunde pribatuen, zientzialarien, ikertzaileen eta, oro har, gizartearen laguntza behar dugu, DENON ARTEAN GAITASUN HANDIAGOA DUGULA erakusteko…

Bat egin gurekin, eta lagundu gaixotasun neuromuskularrak dituzten pertsonen ahotsa entzuten, gure kanpainako materialak partekatuz.

Informazio gehiago

Scroll to Top