GSK-3 β-ren modulazio alosterikoa, 3 kalpainari dagozkion LGMDR1 gerri-distrofietako hurbilketa terapeutiko berri gisa
Seinaleztapen-ibilbide batzuk daude, Wnt eta mTOR ibilbideak, eta horien jarduera ezinbestekoa da ondo erregulatuta egotea muskulu-zuntzak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren proteinak sintetizatzeko. Lan honetan identifikatu dugunez, kalpainopatia duten pertsonen kasuan, 3. kalpainaren defizitaz gain, bide horiek ez dira aktibatzen, eta, beraz, ez dira muskuluaren egitura eta funtzionamendua antolatzeko beharrezkoak diren beste proteina batzuk sortzen.
Aldez aurreko ikerketa batean frogatu genuen litioak, psikiatrian erabiltzen den eta Wnten ibilbidearen aktibatzailea den farmakoak, etorkizun handiko emaitzak zituela, baina kontrako efektuak dituen farmakoa da. Arazo hori konpontzeko, ibilbideko aktibatzaile batzuk probatuko ditugu, Tideglusib eta VP0.7, litioa baino espezifikoagoak direnak. Farmako horiek zelula-hazkuntzetan eman ondoren, zenbait proteina berreskuratu zirela ikusi zen, aipatutako ibilbideak aktibatzen lagun zezaketenak, eta, beraz, aukera terapeutiko gisa proposatu ziren. Aurkikuntza horiek, etorkizun handikoak izan arren, kontuz tratatu behar dira, in vitro baitira, eta, ondoren, saiakuntza klinikoaren aurreko animalia-ereduetan probatu behar dira.