Joan den azaroaren 20an, bat-batean, Calixto Ulacia Beristain hil zen. Calixto GENEren sortzaileetako bat izan zen eta Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen 20 urte baino gehiagoz, horietako asko elkarteko idazkari gisa. Bere esfortzuri eta ahaleginari esker, eta bere familiaren laguntzarekin, ezarpen aurreko diagnostiko genetikoa Osakidetzaren prestazioen katalogoan sartzea lortu zuen. Lan handia egin zuen irisgarritasun unibertsalaren alde eta oztopo arkitektonikoak desagerrarazteko Gipuzkoako hainbat udalerritan, batez ere Eibarren, non gogor borrokatu zuen igogailuak jar zitzaten auzoak lotzeko.
GENEren familia handian oso faltan botako ditugu haren antolaketa-gaitasun handia, kemena, jarraikitasuna eta presentzia.
Beti arte, Kalixto.