Elkarte-mugimendua eta erakunde eta instituzioekiko lankidetza

FENEUMEko (Euskadiko Gaixo Neuromuskularren Elkarteen Federazioa) eta ASEMeko (Gaixotasun Neuromuskularren Espainiako Federazioa) kide gara. Horri esker, gure bazkideek beste zerbitzu batzuk ere eskura ditzakete, esate baterako, gaixotasun neuromuskularra duten adingabeentzako udalekuak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Desgaitasuna duten Pertsonen Kontseiluarekin, Donostiako Udaleko Gizarte Kontseiluarekin, Kutxa Solidarioa Fundazioarekin, Gizalderekin eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuarekin ere lan egiten dugu.